Passivhaus

Zer da Passivhaus etxe bat?

Arras kontsumo energetiko baxua duten eraikinak egiteko eraikuntzazko prozedura da, barne konfort gradu altu batekin, bai neguan bai udan, eta prezio eskuragarri batean.

Alemanian sortu zen, eta gaur egun 20.000 eraikin baino gehiago badira munduan zehar, Europa erdialdean batez ere, gurea gaino klima latzago den tokietan.

Passivhaus etxeek %75-90 energia aurrezten dute berokuntzan, azkeneko 10 urte hauetan eraiki diren etxebizitzekin konparatzen badugu.

Passivhaus batek bete behar dituen oinarrizko 5 printzipioak

Etxe pasivo batean egiten den lehendabiziko gauza, tokiko baldintza klimatikoak aprobetxatzeko eraikuntzaren diseinua lantzea da; eguzkia, orientazioa, Haizea, etab. etxebizitza berotu edo frexkatzeko.

Energia aunitz ez kontsumitzeko, barnean sortu eta dugun energia ez galtzen saiatu behar dugu, horretarako, oinarrizko 5 printzipio hartzen dira kontutan:

1.ISOLAMENDU TERMIKO ONA

Eraikuntzaren inguru guztian isolamendu termiko ikaragarri maila altua (paretak, teilatua eta zola). Inflexio puntua aurkitu arte isolamendu termikoaren beharrezko lodiera bilatu behar da, hemendik goiti, lodiera haunditzeak ez du zentzu haundirik izanen, efizientzia energetikoa gutti hobetzen baita egiten den gastu ekonomikoarendako.

2.ZUBI TERMIKOEN KONTROLA

Zubi termikoen kontrol latza, berotasun aunitz galtzen den puntu ahulak: kantoinak, elkarguneak, junturak, etab. Zubi termikoek eraikuntza-elementuaren efizientzia energetikoa aunitz kaltetzen dute, ondorioz, eraikina bera ere kaltetzen da. Arras garrantzitsua da isolamenduaren kapa jarraia izan dadin, geldiunerik gabe.  Elementu ezberdinen junturak ongi elkartu behar dira galtze energetikoak sahiesteko.

Neguan, zubi termikoek barneko azaleren tenperatuak jaustarazten dituzte, eta ondorioz, urdindura eta hezetasunak agertarazten dituzten kondentsazioak sor daitezke.
Passivhaus etxeetan, zubi termikoen kontrola ikaragarria da.

3.KALITATE ONEKO KANPO ZURGINTZA

Lehioen kokapena eta neurriak ongi aztertzen dira, beraiengandik bilatzen bait ditugu neguko eguzkiaren irabaziak, baina aldi berean galtze energetikoak era baditugu, baita eguzkiaren berotasun gehiegikeriak ere udan. Kanpoko zurgintza efizientzia energetiko haundikoa izatea beharrezkoa da, ze nolako beira jarri ongi aztertuz, baita zurgintzaren kolokazioa zainduz. Beira bikoitzak edo hirukoitzak erabiltzen dira, emisibitate baxukoak, neguan berotasuna etxebizitzaren barnekaldera bidaltzeko, eta udan kanpoan mantentzeko. Zurgintza eta beiraren kalitatea bezain garrantzitsua da kolokazioa.

4.HAIZE-ESTANKOTASUNA

Eraikuntzaren barnean nahi ez diren haize filtrazioak sahiestu behar dira, galtze energetikoez gain kondentsazioak eta ez ongizate sentsazioak izan daitezkeelako.

Etxebizitzaren funtzionamendu onerako, bero berreskuratzailea duen aireztapen mekanikoa arras garrantzitsua da.

Haize-estankotasuna Blower-door-testaren bitartez egiaztatzen da (presurizazioaren proba). Kanpoko ate edo lehio batean haizagailu bat jartzen da 50Pa-eko presio diferentzia sortuz.

Eraikuntzaren kanpoko inguratzailea, presurizazioaren probaren emaitza 0.6 aire berrikuntza/orduko baino ttikiagoa behar du izan (estankotasunaren emaitza 50Pa), EN 13829 arautegiaren arabera.

5.AIREZTAPEN MEKANIKOA  BERO BERRESKURATZAILEAREKIN

Barneko haizearen berotze-energiaren zati haundi bat berreskuratzean datza, ondotik berriztapeneko haize freskoari transmititzeko. Honekin lortzen duguna haizea berotzea da eta eraikinaren eskaera energetikoa guttitzea. Espazioak egokitzeko behar den energia ez da sobera haundia, eta ez dira beharrezkoak berogailuak edo zoru-erradiatzaile ohiko sistema bat, horrek suposatzen duen aurrezki ekonomikoarekin. Passivhaus tipologia duten eraikuntzetan berokuntza eta hozte-instalakuntzaren eskariaren limitea 15KWh/m2-koa da.

Oinarrizko 5 printzipio hauek betetzeko prozedura osoa kalkulu zehatz baten bitartez egin behar da, baita exekuzio xehe batekin ere.

Zein da Passivhaus etxe baten kostua?

Passivhaus etxe baten kostua etxebizitza tradizional baten kostutik %10ean goratzen da, baina gehikuntza hau 8-10 urtez berokuntza kontsumoan amortizatzen da.

Nola egin dezaket Passivhaus etxe bat

Eraikuntzaren beharrezko diseinua lehendabizitik ongi egitea ezinbertzekoa da. Horretarako proiektua eta obra zuzendaritza zuzentzen duten teknikariek beharrezko formakutza izatea garrantzitsua da.

Passivhaus etxe baten eraikuntza edozein empresa edo harginak egin dezake, ez du zeren formakuntza berezirik izan behar, baina beharrezkoa da interesa izatea, ezaugarri orokorrak ezagutzea, bere lanean zuzena izatea, eta arras garrantzitsua dena, sustatzailea eta teknikariekin konpromezu bat hartzea.

ARTEKA ARKITEKTURA bulegoan zure Passivhaus etxea egin dezakegu, bertze teknikariekin elkar-lagundu, edo aholkularitza bilatzen duten enpresekin bat egin.