Zerbitzuak

Zerbitzuak

Bizitza berria

Gure bezeroen beharrak eta aukerak ikusirik, Proiektuaren idazketa eta Obra Zuzendaritzaz gain (arkitektoa eta aparailaria), prozesu guztia jarraitu eta aholkatzen dugu: lur eremuaren lan teknikoa eta urbanistikoa, gremioek emandako eskaintzen analisia, bideraketa administratiboak, obra baimenak, lehendabiziko erabilpenak, bizigarritasun zedulak, …

Zaharberritzeak

Eraikuntzaren egoera ikusirik, aukera ezberdinen analisi bat egiten dugu, eta gure bezeroen beharrak kontutan harturik, eraikuntzari eta inguruneari errespetu haundiz, kasu bakoitza aztertzen dugu. Proiektuaren idazketa eta Obra Zuzendaritzaz gain (arkitektoa eta aparailaria), prozesu guztia jarraitu eta aholkatzen dugu, lehendabiziko ideietatik azkeneko bideraketa administratiboak arte. Dirulaguntzak eta Landetxeak.

Passivhaus

Passivhaus etxe pasiboen Proiektuak. Lur eremuaren baldintzen jarraipena, proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritzaren ezinbertzeko kontrola.

Igogailuak eta arkitektura oztopoen ezabatzeak

Igogailuaren instalakuntzaren edota arkitektura oztopoen ezabatzearen aukerei buruzko aurre azterketa bat egiten dugu, bai barride elkarteendako, edo partikularrendako. Prozesu guztiaren aholkularitza: proiektua, obra zuzendaritza, eskaintzen lanketa, control ekonomikoa, bideraketa administratiboak eta dirulaguntzen kudeaketa.

Lokalen berrikuntzak

Iharduera eta komertziorako lokalen berrikuntza eta zaharberritzeak. Iharduera baimenen jarraipena eta aholkularitza.

Nabe eta lehorrak

Nekazal lehorren proiektuak, lantokiak, … baimenen kudeaketa eta bideraketa administratiboak.

Obra zuzendaritzak

Bertze teknikariek idatzitako proiektuen Arkitekto edota Aparailariaren Obra Zuzendaritzak.

Aholkularitza urbanistikoa

Aholkularitza, bai partikularrei bai enpresei eskeintzen diegu. Hirigintza azterketak lur zati eta eremuetan, xehetasun lanak, alegazioak, aholkularitza zehapen-espedienteetan, etab.

Efizientzi energetikoa

Energia-efizientziaren ziurtagiriak, eta hauen bideraketak Nafarroako Gobernuan. Aholkularitza energia-efizientzia aferetan.
Logo eficiencia energética

Obra ttikien kudeaketa

Obra baimenen eskaerak Udaletxe eta bertze Erakundeetan. Txostenak, krokisak, planoak, aurrekontuak eta oinarrizko segurtasun eta osasun lanen idazketak. Kantauriko Ur Konfederakundearendako dokumentazioa.

Argintza enpresei laguntza

Aurrekontuen idazketak, neurketa eta obra zertifikazioak, enkanteetarako aholkularitza dokumentala.

Topografia

Lur eremuen topografia lanak, lurrak partitzeko neurketak, auzolurrak, birpartzelazioak, etab.

Bertze zerbitzuak

Landetxeak irekitzeko aholkularitza eta Turismo departamentuak eskatzen dituen bideraketak. Nafarroako Gobernuan dirulaguntzak eskatu ahal izateko aholkularitza.

Kolaborazioak

Lan zehatz zenbaitzuendako bertze profesionalekin lan egiten dugu: bertze arkitektura bulegoak, ingenieritza bulegoak, abokatuak, …